Edukira joan

Black Sabbath

Wikipedia, Entziklopedia askea
Black Sabbath
Datuak
JatorriaBirmingham, Ingalaterra
Musika motaHeavy metal
Urteak1968 - 2006; 2011 -
Produkzioa
Diskoetxea(k)Vertigo
Warner Brothers
Sanctuary
IRS Records
Reprise
Epic
Taldekideak
Ozzy Osbourne
Tony Iommi
Geezer Butler
Bill Ward
Sariak
Jasotako sariak
Informazio gehigarria
www.blacksabbath.com
IMDB: nm1277292 Facebook: BlackSabbath Twitter: blacksabbath Instagram: officialsabbath MySpace: blacksabbath Youtube: UCrx-X329UKv0Y06VhfpFVvw Souncloud: blacksabbath Spotify: 5M52tdBnJaKSvOpJGz8mfZ iTunes: 165907 Last fm: Black+Sabbath Musicbrainz: 5182c1d9-c7d2-4dad-afa0-ccfeada921a8 Songkick: 260631 Discogs: 144998 Allmusic: mn0000771438 Deezer: 647 Edit the value on Wikidata

Black Sabbath heavy metal generoko musika taldea da, berari esker Doom metal eta Stoner metal estiloak sortu ziren. Jatorrizko talde partaideak Ozzy Osbourne (ahotsa eta aho-soinu), Tony Iommy (gitarra), Geezer Butler (baxua) eta Bill Ward (bateria) izan ziren.

1960. urte bukaeran sortu zen Birminghamen (Ingalaterra) "Polka Tulk Blues Band" izenarekin, gero "Earth Blues company" eta geroxeago "Earth" bezala.

Black Sabbath doinu lasaiagoak ez ezik, kanta ilunagoak jotzen hasi zen, lehenengo heavy metal banda bilakatu zela 1970ean Black Sabbath izeneko musika-lana argitaratu zuenean.

Haimar Arejitaren gogoko taldeak

Black Sabbath: heavy iluna eta zapaltzailea

Abestien bidez deabruzko atmosfera ilunak marraztu eta iragarpen apokaliptikoak eginda, Black Sabbath britainiarra metalaren garapenean funtsezko taldeetako bat izan da. Ozzy Osbourne ahots larriko kantaria, Tony Ionmi gitarrista, Bill Ward bateria eta Geezer Butler baxu-jotzailea izan ziren jatorrizko kideak.

1967an, Birmingham hirian (Ingalaterra), Polka Tulk taldea sortu zen, John Michael Ozzy Osbourne, Tony Iommi gitarrista, Terry Geezer Butler baxu-jotzailea eta Bill Ward bateria bertako kide zirela. Handik gutxira, Earth izatera pasatu ziren eta blues-rockean oinarritutako abestiak eskaini zituzten hainbat lokaletan.

Izen bereko beste talde bat zegoela ohartuta, beste modu batera deitzea erabaki zuen laukoteak. Hautatutako izena Black Sabbath izan zen, Geezerri gehien gustatzen zitzaion filmetako baten omenez.

Jim Simpsonen ordezkaritzapean, Ozzy buru zuen taldea Londresera joan zen, han Black Sabbath estreinako diskoa grabatzeko. 1970eko otsailean ikusi zuen argia. Blues erritmoen eragina nabaritzen bazen ere, rock astuna eskaini zuten lehen lan horretan eta "The wizard", "Black Sabbath" eta "Evil woman" bezalako altxorrak sartu zituzten bertan. Nahiz eta adituek diskoa gogor kritikatu, salmentetan oso harrera ona izan zuen.

Irailean, Paranoid bigarren diskoa merkaturatu zuten, arrakasta handiarekin gainera, besteak beste "War pigs" eta "Paranoid" kantei esker zerrendetan lehen postua lortu baitzuten. Heavy rockaren garapenean funtsezkoa izan zen "Paranoid".

Black Sabbathen kanten hitzetan, gehienak Geezerrek idatzitakoak, unibertso beltz eta satanikoei buruz hitz egiten zuten, eta magiaren, fantasiaren eta okultismoaren mundura gerturatzen ziren. Horrekin batera, Iommiren gitarraren soinu ilunak, Ozzyren ahots estugarriak eta Geezerren eta Bill Warden sendotasun erritmikoak Black Sabbathen soinu berezia osatzen dute. Arrakasta itzela AEBetan

Herrialde estatubatuarrean, non magia beltza praktikatzea leporatzen zioten, zuzeneko batzuk emateko Atlantikoa zeharkatu ostean, Black Sabbathek Master of reality plazaratu zuten. Taldearen obrarik onenetakoa den horretan "Solitude" eta "Sweet leaf" kanta bikainak entzun zitezkeen. Salmenta-zerrendetako postu gorenenean izan ez arren, sekulako arrakasta izan zuten disko horri esker.

1972ko martxoan, AEBetara itzuli ziren. Ozzyren eta bere taldekideen lanek itzal izugarria izan zuten herrialde horretan. Urte bereko irailean, Black Sabbath Vol. 4 editatu zuten; rock progresiborako joerak nabarmentzen ziren bertan eta beste abesti batzuen artean "Changes" eta "Wheels of confusion" zeuden.

1973ko abenduan argitaratu zuten Sabbath Bloody Sabbath, tartean "Sabra Cadabra" eta "Killing yourself to live" zituena. Talde ingelesaren lanik onena dela uste dute askok; are gehiago, disko bikaina zela onartu zuten kritikariek. 1974an euren jaioterrian bira bat eman ondoren, denboraldi batez isilik egon ziren, Patrick Meehan eta Wilf Pine ekoizleen eta Jim Simpson aurreko managerraren arteko gatazkak zirela eta.

Estudioetara itzuli ziren 1975ean, Sabotage seigarren diskoa, grabatzeko. Bilduma bat eta Technical Ecstasy (1976) eta Never say die (1978) LPek ez zuten aurreko lanen arrakasta bera lortu. Horiek kaleratu ostean, Ozzy polemikoa taldetik irten zen eta bakarkako ibilbideari ekin zion. Ezegonkortasuna nagusi Ozzyk alde egitean

Nahiz eta askok Ozzyren joatearekin Black Sabbath banandu egingo zela pentsatu, taldeak aurrera egin zuen. Ronnie James Dio kantaria fitxatu eta Heaven and Hell (1980) maisulana publikatu zuten. Halere, Mob Rules hurrengo diskoak, Vinnie Apice bateria berriaren partehartzea zuenak, zaleei huts egin zien.

Orduz geroztik, Birminghameko taldeak aldaketa ugari jasan zituen. 80ko eta 90eko hamarkadetan, hainbat musikari pasatu ziren Black Sabbathik, besteak beste, Ian Gillan, Bev Bevan, Geoff Nicholls, Dave Donato, Jeff Fenholt, Gordon Copley eta Eric Singer. Black Sabbatheko kideak biltzen jarraitu dira eta nazioarteko birak eskaini dituzte, talde mitikoaren milaka jarraitzaileren gozamenerako.

Estudioko lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]