Edukira joan

Platelminto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Platelminto
40 Ma-0 Ma[1]

Sailkapen zientifikoa
GoierreinuaHolozoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaBilateria
Filuma Platyhelminthes
Gegenbaur, 1859
Klaseak

Platelmintoak, Platyhelminthes edo Platelminthes (grezieraz, πλατύ, platy, «zapal», eta ἕλμινς (ἑλμινθ-), helminth-, «har») animalia ornogabe bigun, ez-segmentatu eta bilateral sinpleak dira. Beste bilateralek ez bezala ez dute gorputz barrunberik eta ez dute zirkulazio- edo arnasketa-sistema bereziturik. Horregatik forma laua behar dute oxigeno eta elikagaiak gorputz osora heldu ahal izateko difusio bitartez.

Taxonomia klasikoan Turbellaria (planariak bezala animalia ez-parasitoz osatuak) eta beste hiru talde parasito daude: Cestoda, Trematoda eta Monogenea. Turbelaria taldekoak batez ere predatzaileak dira eta uretan edo lurzoru oso hezeetan bizi dira. Cestoda eta Trematodak bizitza-ziklo konplexua dute.

Zestodoek zinta baten antzekoa dute; digestio aparaturik ez dute, eta besteek ere itsua edo zulo batekoa dute, aurreko aldean edo azpiko aldean kokatua. Handik irensten dituzte janariak eta hondakinak botatzen ere. Ugaltzeko eraz hermafroditak dira. Arrari dagokion aldea bi barrabilez, hazi-hodiz eta hazia botatzeko zakil itxurako hodi batez osatua dute, emeari dagokiona, berriz, obulutegiz, hazi-zorroz, eta umetokiz osatua dute. Nahiz hermafroditak izan eta batzuek haien erara ugaldu askotan (zestodoak adibidez), beste asko elkar ernalduz ugaltzen dira gehienetan; zatiketaz ugaltzeko ere badute ahalmena, bestalde.

Bizitzeko eraz, bizitzako egoera batean behintzat, bizkarroiak dira hainbat platelminto mota. Uretan bizi izaten dira. Planariak eta trematodoak dira platelmintoetan ezagunenetakoak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Poinar, G.. (2003). «A Rhabdocoel Turbellarian (Platyhelminthes, Typhloplanoida) in Baltic Amber with a Review of Fossil and Sub-Fossil Platyhelminths» Invertebrate Biology 122 (4): 308–312.  doi:10.1111/j.1744-7410.2003.tb00095.x..