Cinco heridos, uno trasladado en helicóptero, en un accidente que obliga a cortar la N-240 en Barazar

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Opciones para compartir

Denok nahi dugu ondo atera argazkietan. Tripa sartzen dugu, zutitu egiten gara konkordun baten irudia ez emateko, entseatutako irribarre faltsu hori ateratzen dugu eta begiak itxita ez egotea ziurtatzen dugu. Azken finean, gure inperfekzioak ezkutatuz, ahalik eta irudi politena ematen eta gizartearen esker ona lortzen saiatzen gara. Baina aldi baterako zerbait da, flasha itzaltzen denean dena bere onera itzultzen delako eta besteek benetan garen bezala ikusten gaituztelako.

Antzeko zerbait gertatzen da gure ideologia politikoari buruz galdetzen digutenean. Hemen inork ez du 'itsusi' atera nahi, ezta bakarrik geratu ere, eta horregatik, era batera edo bestera, gure pentsamendua makillatzeko joera dugu. Baina, beste behin ere, besteek garen bezala ikusten gaituzte gero. Ondorio hori atera dezakegu, adibidez, Deustobarometroaren datuak aztertuz gero. Batez ere, autokokapen ideologikoari buruzko datuak, bai ezker-eskuin ardatzean, bai abertzale-ez abertzale ardatzean.

0 ezker muturra bada eta 10 eskuin muturra, euskaldunok geure burua 3,88an kokatzen dugu; hau da, zentro-ezkerreko espazioan. Baina, kasu guztietan, anekdotikoki EH Bildurenean izan ezik, bozkatzen dugun alderdia baino ezkertiarragoa garela uste dugu. Adibidez, PSE-EEren boto-emaileek 3,8an ikusten dute euren buruak, baina inkestatuek 4,3an jartzen dute euren alderdia; PPkoek 6,3an, baina gizarteak dio alderdi hori 8,1ean dagoela.

Eta 0 'ez abertzalea' bada eta 10 'oso abertzalea', euskaldunok geure burua 5,48an kokatzen dugu; hau da, pixka bat abertzale. Baina hemen gertatzen da alderdi ez-abertzaleen boto-emaileek (PSE-EE, PP, Sumar eta Vox), anekdotikoki Podemosenak ez ezik, bere alderdiak baino abertzaleagoak direla uste dutela, eta boto-emaile abertzaleek (EAJ eta EH Bildu) euren burua moderatuago ikusten dutela, identitatearen inguruan behintzat, bozkatzen duten alderdiek baino.

Itzul gaitezen puntu honetan argazkietara. Denok nahi dugu ondo atera argazkietan. Eta hori ziurtatzeko, tokirik onena bilatzeko joera ere badugu. Erdigunera hurbiltzen gara, jendez inguratuta gauden lekura, eta muturrak saihesten ditugu, bakardadearen irudia ematen baita, eta, gainera, arrisku handiagoa dago deformatuta amaitzeko. Baina, argazkia errebelatuta dagoenean, denok itzultzen gara errealitatera.

Reporta un error en esta noticia