Patxi Juaristi Kongresuko presidentea eta Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako lehendakaria, urtarrilean, kongresuaren aurkezpenean.
Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresuko hizlari nagusien izenak aurkeztu dituzte

Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresuko hizlari nagusien izenak aurkeztu dituzte

Urriaren 2tik 4ra Gasteizen ospatuko da, 'Elkartzen Gaituena' lelopean eta ekonomia, jendartea eta lurraldea izango ditu ardatz

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Jueves, 4 de julio 2024

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Opciones para compartir

Eusko Ikaskuntzak ostegun honetan iragarri ditu urriaren 2, 3 eta 4an Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresuan parte hartuko duten hizlari nagusien izenak. Euskaraz, gaztelaniaz eta, neurri batean, frantsesez egingo den ekitaldia Gasteizko Europa Biltzar Jauregian izango da, 'Elkartzen Gaituena/Lo que nos une/Ce qui nous rassemble' lelopean, eta adostasun zabalak eta eremu sozio-ekonomikoan, sozialean eta lurraldekoan proposamen zehatzak egitea bilatuko du. Zehazki, bere sustatzaileek herri Itun baterako baldintzak sortu nahi dituzte, Euskal Herriko gizarte eta lurralde kohesioaren alde abian jarri behar diren politiken edota erabakien inguruan (izena eman, hemen).

Horretarako, lehenengo egunean, urriaren 2an, eredu sozio-ekonomikoari eta ongizatearen gizarteari helduko zaio. Hilary Cottam, Londresko University Collegeko Berrikuntza eta Asmo Publikoko Institutuko irakaslea eta Radical Help (2018) liburuaren egilea, izango da irekiera hitzaldiaren arduraduna. Eusko Ikaskuntzatik nabarmendu dutenez, gizarte-programen berrikuntzan erreferentea, gizarte-laguntzaren inguruko narratiba eta praktika nazionalak aldatzeagatik aitortua izan da. Eta 2019an Britainiar Inperioaren Ordena jaso zuen Ongizate estatuari egindako ekarpenengatik.

Egun horretan bertan, Mª Ángeles Durán Zientzia Politiko eta Ekonomikoetan doktoreak, CSICeko ikerketa irakasleak eta NBEko kolaboratzaileak ere parte hartuko du. «Espainian Soziologia katedra lortu zuen lehen emakumea izan zen. Hirurehun lan baino gehiago argitaratu ditu hainbat gairi buruz: ordaindutako eta ordaindu gabeko lana, denboraren erabilera, desberdintasuna, hirigintza eta osasuna. Gizarte, Ekonomia eta Lege Zientzietarako Ikerketa Sari Nazionala eta Soziologia eta Zientzia Politikoaren Sari Nazionala eskuratu ditu».

Halaber, eguneko egitaraua osatuko du Andoni Eizagirre Eizagirreren (Mondragon Unibertsitatea) aurkezpenak eta hiru mahai-inguruk. Horietako lehenengoan eredu soziekonomiko orekatu eta justua erdiesteko trantsizioa izango dute hizpide Alberto Ansuategik (Eusko Jaurlaritza), Edurne Magro Monterok (Orkestra) eta Teofilo Rojo Apariciok (EHU), Jon Barrutiak moderatuta. Bigarren mahai-inguruan, lanaren etorkizunari eta ongizate politikei helduko diote Rafael Bustillok (Salamancako Unibertsitatea), Leire Gartziak (Deusto Businness School) eta Tomas Arrieta Herasek, Izaskun Goñi Razquin moderazio lanetan delarik. Eta hirugarren mahai-inguruak iraunkortasuna eta belaunaldien arteko elkartasuna landuko du Itziar Aguado Moralejo (UPV/EHU), Javier Burón Cuadrado (NASUVINSA) eta Concepción Patxot (Universitat de Barcelona) partaideei esker, Mercedes Oleaga Páramok moderatzaile izanik.

Kukai Dantza Taldearen hausnarketa sortzailea

Hurrengo egunean, urriaren 3ko saioa Salamancako Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Ikasketen Institutuko Lola S. Almendros-ek irekiko du. Logikan eta Zientziaren Filosofian doktorea da, eta bere ikerketek informazioaren eta komunikazioaren teknologiekin eta adimen artifizialarekin lotutako arazo epistemiko eta soziopolitikoak dituzte aztergai. Javier Echeverríarekin batera, 'Tecnoexistir: Tecnopersonas. Cómo las tecnologías nos transforman (2021)' liburuaren egilea da.

Ondoren, Eusko Ikaskuntzaren baitan azken urteetan 4 programen inguruan landu diren ondorioak eta proposamenak aurkeztuko dituzten arduradunek eta talde eragileetako kideek: 'Euskal nortasuna(k) XXI. mendera begira: 2050 helburu'; 'Euskal Hezkuntza Sistema'; 'Kultur eskubideak, parte-hartzea eta gobernantzarako politikak'; eta 'GizarteLAB - Gizarte berrikuntzarako laborategia'. Saioa Kukai Dantza Taldearen hausnarketa sortzailearekin osatuko da.

Lurraldea, bere oreka eta haren gatazkak, izango dira hirugarren eta azken egunean, urriaren 4an, hausnarketarako gaiak. Hitzaldi markoa Cristina Lafont-en esku egongo da. Lafont Filosofian doktorea da Frankfurteko Unibertsitatean, eta Lebowitz for Philosophical Achievement and Contribution saria jaso zuen 2022an, Amerikako Filosofia Elkarteak emanda. Egun, Northwesterneko Unibertsitateko (Ameriketako Estatu Batuak) katedraduna da. Besteak beste, 'Democracia sin atajos. Una concepción participativa de la democracia deliberativa liburua argitaratu du' (2021), 'Global Governance and Human Rights' (2021) edo 'Lenguaje y Apertura del Mundo' (1997).

Hori gutxi balitz, Eusko Ikaskuntzaren beste 3 lan-programen inguruan aurkezpenak eta mahai-inguruak antolatu dira: 'Lurralde oreka-Herri Txikien Akademia'; 'Lurralde burujabetza gatazken kudeaketa Europan'; 'Euskal Herria lurralde bizia, muga lurraldea'.

Reporta un error en esta noticia